XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, (d) eta (d`) ekuazioak ez datoz bat.

Diferentzia, era honetan argi daiteke: 5.13. atalean lortutako ondorioa barraren ebakidurak tentsio ebakitzaileen eraginpean libreki alabea edo kopa zitezkeelako hipotesia harturik lortu zen.

Kasu honetan, landatutako ebakidura kurbatu egin behar da mon forma hartuz (10.18(a). irudia) eta hegalkinean garatutako lan guztia kalkulatzean, P indarrak egindako lana ezezik, landatutako ebakidurari loturiko tentsioek egiten dutena (10.18(b). irudia) ere kontutan hartu beharko da.

Azkeneko lan hau kontutan harturik bada, deformazio-energiaren bidez kalkulatutako gezia, 5.13. atalean lortu eta (d`) ekuazioak gogora erazten duenarekin bat dator (3) Ikus Theory of Elasticity, 150. orr., 1934.

Nolanahi ere, denean, bitartean ibil daiteke tentsio ebakitzailearen eragina habe hegalkinetan.

Horregatik hain zuzen ere, mesprezatu ohi da berori habe lerdenetan; denetan.

Era berean, beste habe-mota batzutan (ikus 5.13. atala) %3 - %4 izan liteke eragin hori.

Ez da ahaztu behar ordea, hemen aurkeztu den metodoa karga bakarrarentzat edo momentu bakarrarentzat balio duena dela.

Habe soilki bermatuetan eta erdian karga bakarra dutenetan ere, piezaren erdialdeko ebakidura ez da kopatzen simetri arrazoiak direla bide.

Kasu honetan, (d) ekuazioak, habearen erdi bakoitzari aplikatuta, (d`) ekuazioa erabilita baino gezi-balio zehatzagoa ematen du.

(d) eta (d`) ekuazio hurbiltzaileak, 5.13. atalean emandako ekuazio zehatzagoarekin erkatuz egiazta daitezke.

Bestalde, zenbait karga jasaten dituen habe baten deformazio-energia ezin daiteke zehaztu, karga bakoitzak independenteki egiturari aplikatuta duen eraginen batura soil legez.

Jarraian beraz, zenbait karga dituen habearen kasua aztertuko dugu eta kargen nahiz deformazio edo gezien baitan adierazten saiatuko gara.

Demagun AB habe elastikoa dugula; P1 eta P2 karga bilduen eraginpean dagoena.

Habearen deformazio-energia, P1 eta P2 indarrek egindako lanaren berdina da, habeari C1 eta C2 puntuetan hurrenez hurren astiro-astiro aplikatuak bait liren (10.19. irudia).

Hala ere, lan hori baloratzeko, lehenik d1 eta d2 geziak kalkulatu behar dira P1 eta P2 kargen arabera.